ELKARTEA
LIBURUAK
BALIABIDEAK
[gazt]
Ankulegi > elkartea > Ankuplaza
Ankuplaza


Zer da Ankuplaza?

Ankuplaza elkarteko Interneteko forua duzu. Dohainik da eta Yahoo Grupos-en eske dabil.

Nork har dezake parte?

Ankuplaza Ankulegi elkarkideontzat da soilik. Kidea izateko, zoaz izen emateko orrira.

Zertarako balio du?

Ankuplaza Ankulegi elkartearen proiektuak sustatzeko eta bazkideen arteko komunikazioa areagotzeko balio du. Horretarako, besteak beste, ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Posta elektronikoko zerrenda.
  • Dokumentazioko agiritegia (*).
  • Chat-a.
  • Bozketak.

(*) Dokumentuak ezin dira posta elektronikoko zerrendaren bidez zabaldu, baizik eta Ankuplazaren egoitza elektronikoaren bidez.

Nola eman behar dut izena Ankuplazan parte hartzeko?

Behin Ankulegi elkartean kidetzat onartuta (elkarkideontzat soilik da Ankuplaza), Ankuplazara sartzeko (dohainik da!) gonbidapena jasoko duzu posta elektronikoaren bidez. Zure izena emateko, mezuan agertuko den botoia sakatzea besterik ez duzu. Ondoren mezu bat jasoko duzu Ankuplazan "sartu zarela" ziurtarazteko.

Hori eginda, posta elektronikoko zerrendan parte hartzea izango duzu. Bestelako zerbitzuak erabiltzeko (**), Yahoo Grupos-en webgunean (<http://es.groups.yahoo.com>) ere eman behar duzu izena. Eskatutako datuen artean, gutxi dira behar-beharrezkoak eta horiek emanda, Ankuplaza osoaz (<http://es.groups.yahoo.com/group/ankuplaza/>) gozatuko duzu!

(**) Dokumentuak bidali eta irakurtzeko Ankuplazaren egoitza elektronikoa erabili behar da derrigorrez.

Zalantzarik izanez gero, zer egin dezaket?

Yahoo Grupos-ek badauka on-line laguntza sail eta osoa eta erreza.

Kontsultatu ondoren zalantzaren bat badaukazu, Ankuplazako arduradunarekin harremanetan jar dezakezu <ankulegi at pangea .org> helbidera idatziz. Mesedez, mezuaren izenburuan "Ankuplaza" hitza jarri.

Ankuplazaren inguruko helbide baliagarriak